Bernardo Maria Garro Basterretxea «Otxolua»
(Mundaka, 1891 - Bilbao, 1960)
Gizon ona, alaia, baketsua, mendi ta musika zalea... Bizkaiko euskereak ez eukan ezkuturik «Otxoluarentzat»: «Tanto en el empleo de la conjugación como del vocabulario y de los modismos, giros y construcciones peculiares, "Otxolua" es un verdadero maestro» (L. Villasante). Argentinan be zazpi urte igaro zituan, eta ango euskaldunekin jarduteak asko lagundu eutsan beste euskal-dialektuak be ikasteko.
Argitaratu, liburu auxe baiño ez eban egin: «Bertolda ta Bertoldin», 1932: Italiako liburu ospetsu baten itzulpena da au, baiña ez jako iñundik itzulpen-usaiñik artean, or ikusten da «Otxolua»-ren maixutasuna! Zoritxarrez, bere aldiko «purismoak» (bai iztegian eta bai fonetismoetan) argitasun eta bizitasun asko kendu deutsoe liburu bikain oni...
Ba ditu, ganera, periodikuetan argitaratutako beste euskal-lan batzuk be: «Bijar Donianera»; Barbier'en ipuiñak bizkaieratuta; «Euskal Erriko Abere ta Piztiak»...
Ona emen, ain kutun eban «Orixe»-ren eretxia: «Lagun eta irakasle... Euskalerri guztiko idazleen artean txukunenetarikoa...»