Alfonso Maria Zabala
(Ezkioga, 1847 - Hernani, 1919)
Ezkioga'n jaio zan, baiña gero Zegama'n bizi. Abade egin da gero, Ondarrabi'n, Zegama'n, Donostia'n eta Hernani'n egon zan: erriok ba dauke ze-ikusirik Zabala'ren idaz-lanetan; erriotako izkerak erabilli zitualako bere ipuin ta komerietan... «Lagun-arteko gizona... Oso iztun atsegiña... Sermoitarako ere grazi aparta omen zuen... Benetako euskaltzalea...» (Auspoa, Lib., n. 16, 9-22).
Liburuak: 1) «Gabon gau bat eta beste ipui asko» (Auspoa Liburutegia'k argitaratu ditu, ipui guztiok batean, bere 16'g. numeroan).
2) «Periyaren Zalapartak» eta «Melitona'ren bi senarrak», komeriak (Auspoa, n. 26).