literaturaren zubitegia

1.068 idazle / 5.149 idazlan
7.837 esteka / 6.360 kritika / 1.828 aipamen / 5.570 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Antero Apaolaza

(Urretxua, 1845 - Antzuola, 1908)

 

        Botikario liberal au Bergara'n eta Antzuola'n bizi izan zan. Bere bakardadea zelanbait gozatzeko, euskal-literaturari ekin eutson: bere lanetatik gaur «Patxiko Txerren» baiño ez dogu ezagutzen (enparauak, antza, bere senideak erre egin ebezan...). Antonio Trueba'ren «El Judas de la casa»-ren euskeralpen bat dogu «Patxiko Txerren»: ez da itzulpen soil bat; Apaolaza'k «euskeratu» egin eban Truebaren lan ori: tokiak aldatu, gertaerak laburtu, izkera arindu... «Apaolaza, aurreratutako Barojatarra genduan. Eta Barojak bezela, ukatu ezindako euskotar gogoa zeraman bere barrenean txerturik. Trueban prosa, beretzat, astunegia izaki. Ta landertu zuan ainbat ondoen... "El Judas de la Casa"'k Apaolaza-gandik atera zanean asko irabazi zualakotzat gaude. Jatorrizkoa bera baiño obea da irakurtzeko...» (Juan San Martín). Erri-izkuntzaren maixu jatorra dogu Apaolaza: ba daki gauzak bizkor, samur eta oso errikoi esaten...

 

Bilaketa