literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Joaquín Lizarraga

(Elkano, 1745-1835)

 

        Nafarroako bere sorterritxuan izan zan parroko idazle ugari au. «Bere bizitza luzean, euskeraz idatzi zuen bederik Nafarroako beste guziek baiño aunitz geiago; ez dut esaten obeki, ezen bere yoskerak erderatiko kutsu bat badu; bainan oso aberatsa da bestalde verboaren itzulietan, itzetan eta esakeretan ere: beraz, linguistaendako preziatsua eta ikasgarria.» (A. Irigaray, «Euskera»-n, 1959, 120). Gainera, beiñola ain zabaldua izanarren gaur guztiz galduta daukagun euskal dialektu bat —«Altonavarro meridional» deritxona— ezagutzeko, ez dogu Lizarraga baiño testigu oberik.

        Liburu asko ta luzeak idatzi zituan, baiña lau baiño ez dira argitaratuak:

        1) «Urteco Igande guztietaraco Platicac edo Itzaldiac...» (Donostian, 1846).

        2) «Jesus. Copla guisa batzuc molde gutitecoac...» (Londresen, 1868).

        3) «Jesus-Cristoren Evangelio sandua Juanec dacarren guisara...» (Londresen, 1868).

        4) Xabierreko San Frantziskoren Bizitza labur bat (Iruñean, 1922).

        Sei tomo aundiak, eskuz idatzirik, Nafarroako Artxiboan eta Iruñeko Apezgaitegiko liburutegian daude, inprimatu gabe oraindik, eta zati auek oietatik artuak daude.

 

Bilaketa