literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Fr. Bartolomé Santa Teresa

(Etxebarria, 1768-1835)

 

        Karmeldarren Ordenan sartu arte Bartolome Madariaga eritxon. Sermolari sutsu onek liburu bi itzi deuskuz, bere Markiña inguruko euskera jator aberatsean: 1) «Euscal Errijetaco olgueeta ta dantzeen neurrizco gatz-ozpinduba» (Iruñean, 1816): orduko dantza-auzi garratza dau gaitzat liburu zoragarri onek; Aita Prai Bartolome dantza orreen arerio agertzen jaku ta orduko oiturak bizi-bizi emoten deuskuz... 2) «Jangoicuaren Amar Aguindubeetaco... (eta) Eleisaco zazpi Sacramentuben ICASIQUIZUNAC» (Iruñean, 1816. 1817. 1819): Aginduen eta Sakramentuen azalpena.

        Bizkaiko euskal idazle zaarren artean, Aita Prai Bartolome garaienetarikoa dogu: izan be, euskera berezkoa, etorri aundikoa, argia, indartsua, aberatsa darabil beti... «Idaztankera ez du Agirrek bezaen jasoa ta txukuna, baino indartsuagoa ta etorritsuagoa...» (ORIXE). «...fue un magnífico orador, tonante y fulgurante a ratos, expositor transparente siempre. Son suyas algunas de las mejores páginas de prosa vizcaína; su léxico, no muy purista, es de una extraordinaria riqueza y variedad» (L. Michelena). «Nire idazle zar kutun», deitzen deutso ORIXEK.

 

Bilaketa