literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Beobide'ko Aita Fr. Krispin

(Azpeitia, 1848 - Tolosa, 1885)

 

        «Gaztetxo zala, Frantzia aldera jo zuen, mugaz beste aldeko Euskalerrira, Donapaleura (Saint Palais). An frantzesa ikasi eta apaiz karrerako beste estudioak egin zituen, eta baita frantziskotar habitua artu eta profesa egin ere... Oso ondo predikatzen zuen A. Krispiñek, bai frantzesez eta bai euskeraz. Mixioak ere ematen zituen euskal errietan...». 1875'g. urtea ezkero Tolosan bizi izan zan.

        Liburua: «Asis'ko Loria», (1885, Tolosan). Aita San Frantziskoren Bizitza bat da, erderazko liburu batetik euskeratua (ez itzulpen soil bat). «Beronen izkeraz auxe bakarrik esango dizut. Liburu au eskuetan artu dedan bakoitzean, eta edozein zati edo orri, irten ala, irakurri ondoren, beti burutazio auxe etortzen zitzaidan gogora. Itxasotik irtetzan dana, burutik oiñetaraiño bustia irtetzen da. Aita Krispiñen garaian Gipuzkoa osoa zegoen euskaltasunaren itxasoak estalita. Esan nai det: zearo ta arras euskalduna zala gure erria. Eta itxaso orren erdian murgildurik bizi danari, jakiña, euskaltasun mardul gozoa dario alde orotatik, nai ta ez. Eta auxe da gure A. Krispiñi gertatzen zaiona... Orduko erri euskeraren ispillu jatorra... Liburu au aztertzen konturatzen gera noraiño urritu ta bakandu zaigun euskaltasuna: itzetan, esaeretan, ta abar...» (L. Villasante, Itzaurrea, 7-10; AUSPOA LIBURUTEGIA, 57-8).

 

Bilaketa