literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Juan Antonio Mogel eta Urkiza

(Eibar, 1745 - Markiña, 1804)

 

        Abadea. Markiña Xemeingo Cura jauna. Mediku baten semea. Jakituna bera, ta orduko jakitun askorekin artu-emon estuak izan zituana (Humboldt, Añibarro, Vargas Ponce, Astarloa...). Euskerazale sutsua: loba bi be —Juan Jose ta Bizenta— beronek eskolatu zituan eta euskal-arlora bultzatu... Egille ta eragille... Euskera garbi, txairo ta joria darabil beti Mogelek, naiz eta, noizipeñean, latin-kutsu geiegi izan joskeran: «Euskal idazle klasikoetariko bat dugu. Euskeraren batasunakin ta edertasunakin asko arduratu zan, eta euskalkirik geienak ezagutzen zituan, naiz eta ongien ezagutzen zuana eta geien landu zuana bizkaiera izan... Arritzen gaituana da bere gipuzkoerazko euskalki zoliak. Nunbait asko irakurri zuan kiputzez...» (Juan San Martin, «MOGEL — Bere bizitza ta lanak» Zarautz, 1959).

        Idazlanak: 1) «Confesio ta Comunioco Sacramentuen gañean Eracasteac», Pamplona, 1800: gipuzkeraz; 2) «Confesino Ona...», Vitoria, 1803: leengoaren zati bat, bizkaieraz; 3) «Cristinauren jaquinvidea»: Asteteren Dotriñea euskeraz; 4) «El doctor PERU ABARCA, catedrático de la lengua bascongada en la Universidad de Basarte o Diálogos entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamado Maisu Juan», Durango, 1881: auxe da Mogelen libururik ospetsuena: «Bizkaian ez ezik, Euskalerrian argitara den libururik ederrenetarikoa da... Euskal biziera gai artu zuen, eta orregatik zaigu zalegarriago... Esaera, oikuntza, neurtitz, atsotitz eta olakoak edertzen dute liburu au» (ORIXE). «Liburu zoragarria..., euskal literaturan iñoiz agertu dan lanik goienetako bat» (A. Arrue). «Una de las cumbres de la literatura vasca. Libro amenísimo que se lee con indecible gusto...» (L. Villasante). Mogel eta Aita Añibarro doguz bizkaiera literarioaren sortzaille nagusiak. (Ba ditu beste idazlan txikiago batzuk be...).

 

Bilaketa