literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Gregorio Muxika

(Ormaiztegi, 1882 - Donostia, 1931)

 

        Gazterik il jakun au be; baiña ez lan gitxi eginda: izlari bikain, idazle jator, langille aspertu-eziña... «Euskalerriaren Alde» aldizkaria sortu ta zuzendu eban ainbeste urtetan. Bai euskeraz, bai erderaz, lan asko egin eban, periodista lez. Euskaltzaindikoa. «Euskal-Esnalea»-ren Sekretarioa.

        Liburuak: 1) «Eibar'ko seme ospatsuen berri batzuek» (Donostia, 1908); 2) «Pernando Amezketarra» (lau argitaldi izan ditu liburu txiki errikoi onek; ortik atera ze gogotsu irakurri dauan gure erriak!); 3) «Los titanes de la Cultura Vasca» (Donostia, 1962: Editorial Auñamendi'k argitaratu dau, G. Muxika'ren erderazko artikulu batzuk batuta: T. Aranzadi, J. Urkixo, D. Agirre, Pierre Lhande, A. Donosti ta A. Campion'i egindako itaun-erantzunak dakaz).

        «Beti mintzatu ta idatzi eban sakon ta garrantzidun, gozo ta errez. Epel asko be berak eban sugaldatan ixio ta berotu ebazan» (A. Onaindia).— Beste batzuen artean, «JEME» izenordea be erabili eban...

 

Bilaketa