literaturaren zubitegia

1.068 idazle / 5.148 idazlan
7.837 esteka / 6.360 kritika / 1.828 aipamen / 5.570 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Eguzkitza ta Meabe'tar Jon B.

(Lemona, 1875-1939)

 

        Abadea. Euskaltzaindikoa. Lekeitio'n bizi izan zan, abade egin ta gero, bizitzarik geienean. «Jaungoiko-Zale» Alkartasunaren sortzaille ta zuzendarietakoa. Lan asko egin eban, euskeraz, Dotriña-arloan; ain zuzen be, beronek bizkaieratu zituan «Kristiñau Ikasbidea» ta «Argi Donea»... Aldizkarietan be ainbat artikulu idatzi zituan, batez be «Ekin» eta «Jaungoiko-Zale»-n.

        Euskal-liburuak: 1) «Garbitokiko Arimaen Illa» (1915); 2) «Andra Mariaren Loretako Illa» (1919); 3) «Gizarte-Auzia» (Ugazaba ta langille arteko goraberak) (1935).

        Maixu batek lez idazten dau beti Eguzkitzak: argi, otz, zuzen, kontuz... Bear bada, astunegitxua egiten jaku, luzarora, bere idazkerea, itzen garbitasunari ta gramatikako legeai lotuegia-edo dalako. «Orixe»-n eretxiz, Eguzkitza ez dogu edozeiñ: «...nire ustez, oraiñarte izan dogun euskel-idazlerik bikaiñena».

 

Bilaketa