literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Fr. José Antonio de Uriarte

(Arrigorriaga, 1812 - Zarautz, 1869)

 

        Frantziskotarra. Españan frailleak komentuetatik bota zituezanean, Markiña'ra joan zan bizitzen, eta sermolaritzan ibilli zan erririk erri: bein baten, Bilbo' ko San Nikolas-eleizan orrelakoxe sermoe bat egiten egoala, Luis Luziano Bonaparte'k entzun eutsan, eta berealaxe eskatu eutsan laguntasuna euskal-dialektoen Mapa bat egiteko. Bai lagundu be Aita Uriarte'k! Lenengo, lan txikiak ziran; baiña gero Biblia osoa euskeratzeko eskatu eutsan gure Bonaparte'k. Lan ori aurrera eroateko, Duvoisin (lapurdieraz) eta A. Uriarte aukeratu ebazan (gipuzkeraz). Bera bizkaitarra izan arren, alegindu zan, bai, A. Uriarte gauzak ondo egiten... Auxe dogu gure aldean euskeraz egin izan dan Biblia osoaren lenego itzulpena; baiña, zoritxarrez, zatitxu bat baiño ez dago argitaratuta (lenengo 3 liburuak); enparaua, or ei dago Gipuzkoa'ko Diputaziñoaren Liburutegian, noiz argia ikusiko zain...

        Beste liburu batzuk be egin ebazan euskeraz (bizkaieraz); eurotariko «Marijaren illa edo Maijatzeko illa» (1885), asko erabillia izan da Bizkaian.

        Uriarte'k Bibliaren itzulpenean darabillan euskerari buruz, ara A. Villasante'ren eritxia: «...geienetan euskera jatorra darabil, argia, erreza. Bearbada, latiñezko testuai lotuegia...»

 

Bilaketa