A. Agustín Cardaberaz, S.I.
(Hernani, 1703 - Castelo de S. Juan, Italia, 1770)
A. Larramendi'ri zor deutso Kardaberaz'ek bere euskalzaletasuna. Euskalerri guztian ibillia dogu, mixiolari: orrela beregandu aal izan eban euskalki geienen ezaguera... Liburu ta idaztiño asko idatzi zituzan, erlejiño-gaiak erabiliaz (bat bizkaieraz be bai); ezagutzen ebenak santutzat euken gure A. Kardaberaz. Jaungoikoa ez ezen, Euskalerria ta Euskerea be maite-maite izan zituzan: irakurri, bestela, «Euskeraren Berri Onak» bere Liburu ospetsua (Auspoa Liburutegia, n. 37). Beste liburuetan arimen osasuna billatzen eban, ez izkuntzaren edertasuna: «Euskera ez du garbia, erderakeri asko, ta idaztankera ez euskalduna geienaz...» (Orixe); baiña amaikatxo esaera jator ta aberats be aurkitu zeinke A. Kardaberaz'en lanetan.