literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Juan Ignacio de Iztueta

(Zaldibia, 1767 -1845 )

 

        «El primer seglar guipuzcoano que escribe libros en vascuence sobre temas profanos» (L. Michelena). DANTZARI trebea zan bera, ta baita dantzari taldeen irakasle ta eratzaillea be; ez ori bakarrik, liburu bi be idatzi zituan dantzai buruz: «Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia», 1824, eta «Euskal antziña-antziñako ta are lendabiziko etorkien dantza on iritzi pozkarri gaitzik gabekoen soñu gogoangarriak, beren itz neurtu edo bertsoekin», 1826: «la más preciosa fuente para conocer las antiguas danzas, sones y otras diversiones del país» (L. Villasante).

        Olerkari lez, «Kontxesiri» izeneko olerki sentikor ezaguna itxi deusku...

        Itz lauz auxe idatzi eban: «Gipuzkoako Probintziaren Kondaira edo Historia», 1847: «...giputz-erriaren goraipamen edo apoloji bat, aurreneko letratik asi ta azkeneraiño. Egilleak giputz-zaletasunari ezin neurririk artu dio...» (Yon Etxaide, «Amasei seme Euskalerriko», 111); ez billatu liburu ontan historia zeatzik, baiña bai Iztueta'ren aldiko Gipuzkoa zer ta zelangoa zan...

        Iztueta'ren euskera: Batzuetan, Aita Larramendi'ren Iztegiari jarraituz (batez be, itzulpenetan), alako euskera illun, naastu, gatzbakoa darabil (Bizkai ta Lapurdi aldeko itzak be sartzen ba daki; baita leenagoko berba zaarrak be...); baiña, iztegiak bazterturik, bere kontura idazten dauanean, orduan izkera jatorra, gozoa ta erri-usaiñezkoa da berak egiten dauana. «Idazle zahar geienak bezala, aditza ederki erabiltzen zun. Aditz bakuna edo sinteticoa, batez ere, oso aberats du... Tarteka-marteka, zan (etorri zan) erabilli bearrean, zatekean edo zakean erabilli oi du...» (Y. Etxaide).

        Benetan txalogarria gure Iztueta, jatorri apaleko erri-gizon euskaltzale ta idazle sutsua...

 

Bilaketa