Paulo Zamarripa ta Uranga
(Laredo, 1877 - Sondika, 1950)
Abadea. Euskaltzale sutsua ta langillea. Euskera jator-jatorra dau, Bizkaiko Txorierri aldekoaren ispillu garbia; ganera, argia, bizia, edozeiñek ulertzekoa...
Euskal-liburuak: 1) «Kili-Kili»; 2) «Firi-Firi»; 3) «Zaparradak eta»: liburuotan gai ariñak darabiz eta barre-eragilleak (naiz eta sarritan gatz gitxiko umorea izan); 4) «Anayak gara» (1929): umeentzako ipuintxu bat; 5) «Gora begira»: olerkiak... Ba ditu, ganera, erderaz, asko zabaldu direan 3 liburu txalogarri: «Gramática Vasca», «Vocabulario Vasco-Castellano» y «Castellano-Vasco» (laburra, baiña zuzena); «Manual del Vascófilo» (euskal esaerak, eta olakoak)...