Gregorio de Arrue
(Hernani, 1811 - Zarauz, 1890)
Eskola-maixua zan, eta Zarautzen bizi izan zan. Gure Gregorio ARRUE, itzultzailea dogu, batez be (euskeratzaillea): «traductor profesional y experto» (Villasante). Amaikatxu liburu euskeratu ebazan! Euskeratik euskerara (gipuzkerara) be bai, azkenean! (A. Mendiburu'ren «Jesusen Biotzaren Debozioa» ta Mogeldarren «Peru Abarka» ta «Baserritar jakintsuaren etxeko eskola»...) Jakiña: libururik geienok ia danak eleiz liburuak edo erlejiñozkoak dira; ori bai, asko erabilli ta irakurritakoak: Arrue'n izkera, izan be, ain da ugaria, berezkoa ta errikoia...