literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Juan Bautista Agirre

(Asteasu, 1742-1823)

 

        «Asteasu'ko Erretore Juan B. Agirre'k anima gauzetan ederki ari izan zuen euskera. Moral-gaia oso osorik latiñetik euskerara zuen, ta Eliz-gauzetan beretan ere euskeraren landa zabaldu zigun. Idaztankera argia, izkera erraza, garbia, irakurriago ta maitagarriago dena. Euskeraz ere ikasia zen eta laphurtarren jario apurra duela emaiten du: argitasunean beintzat bai...» (ORIXE).

        Liburuak: 1) «Confesioco eta Comunioco Sacramentuen gañean Eracusaldiac...», Tolosa, 1803: dotriñearen azalpen luze bat (400 orrialde); 2) «...Eracusaldiac»: Meza nagusietan egindako sermoiak, 3 liburutan:

        a) Sakramentuen gañean; b) Jaungoikoaren Legeko Amar Aginteen gañean; c) Jesukristo ta Birjiña txit Santaren Misterioen, eta beste zenbait gauzen gañean...: Agirre bera il eta gero argitaratu eben, Tolosan, 1850.

        Gipuzkereak izan dauan maixurik onenetarikoa: «...sin duda, uno de los grandes maestros de la lengua. Bajo este aspecto, sus obras son de un valor inapreciable... Es tal vez el mejor escritor guipuzcoano de la época antigua, o sea, anterior a 1880. Su lenguaje es castizo, natural, siempre maestro en expresar toda clase de ideas y conceptos de una manera auténticamente vasca...» (L. Villasante). Orduko oiturak eta pentsakerea ezagutzeko be egoki-egokiak dira Agirren liburu ederrok.

 

Bilaketa