Marzelino Soroa Lasa
(Donostia, 1848-1902)
Donostiarra izan zan, jator-jatorra. Artikulu asko idatzi zituan, bai erderaz, bai euskeraz («Azak eta Naste»); poesi-arloan be bein baiño sarriago sartu zan. Baiña euskal-teatroaren kreatzalle izateari zor deutso bere osperik andiena: antzerki errez, atsegin eta ariñak, barre-eragitekoak, euskera errikoi batean (Ikusi «AUSPOA Liburutegia», n. 2). Itz-lauz «BARATZAN» liburutxu jakingarria itxi euskun: baserritar baten eta kaleko jaun baten arteko jarduna edo alkar-izketa; emen be Donostiako kalean egiten zan euskera darabil; alkar-izketa jator eta bizi baten bitartez, gure mendi-baratzen goraberen barri emoten deusku, umorerik onenagaz.