literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Pedro Miguel Urruzuno

(Elgoibar, 1844 - Mendaro, 1923)

 

        Abadea; bere erriko parroko izana, ta, gero, zartzaroan Mendaroko Agustiña-mojen kapellaua... Izlari ona ez baiña, sermoi-idazle bikaiña ei zan. Idazle lez, Ipuin-asmatzaille joria, ugaria: orduko euskal-aldizkaririk geienetan argitaratu zituzan ipuiñok, «AUSPOA Liburutegiak» batu ta eskeiñi deuskuz barriro (nn. 5, 28, 51)... Erriarentzat egiten eban, eta orregaitik bere euskera ta joskera oso errikoi, bizi, argi ta aberatsak dira. Oso ospetsuak dira bere Ijito-ipuiak...

        «Umorea» be ez dau edozelangoa: «Euskal umoreari buruz, esan genezake oker aundirik gabe, Euskalerriak idazle gutxi izan dituala, oso gutxi ere, Urruzunok bezala "umore" berezi ori beren lan-egiñetan irauli dutenak...» (Antonio Arrue).

 

Bilaketa