literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Pedro de Axular

(Urdazubi, 1556 - Sara, 1644)

 

        Naparroan jaio zan, Urdazubiko «Azular» baserri-etxean, gure «euskal idazlerik bikainena» (Orixe). Abade egin ondoren, Saran bizi izan zan, bertako Erretore, il arteraiño.

        Kritiku guztiak, ao batez, autortzen dabe Axularren nausitasuna: «Axular domina perfectamente la lengua vasca. Esta es en sus manos un instrumento dócil que se presta a la expresión de toda clase de ideas. El las maneja con una soltura, gracia y expresividad que hacen de su prosa una delicia y de su lectura un placer incomparable». (L. Villasante). «Sabe decir las cosas con perspectiva típicamente vasca. En esto es maestro incomparable.» (I. Omaechevarría). Ta beste olango «lora» asko ta asko esan geinkez...

        Liburu auxe baiño ez euskun itzi: «GERO» (1643), euskal libururik ospetsuena: «...una de las pocas obras maestras, originales, que ha producido la literatura vasca.» (L. Villasante).

        Axularrek Lapurdiko izkerea darabil, geienbat, baiña oso argia, gaur be euskaldunik geienak ulertzeko modukoa (euskeraren batasunaz be asko arduratu zan bera). «Axularren idaztankera bizia da, arraia, garbia ta zainduna». (Orixe). Ganera, Axularren inguruan ibili da aurrerantzean gure literaturarik geiena, batez be beste aldekoa.

        Guztiz 5 bidar argitaratua izan da «Gero» (2-garren ediziñoa «Geroko Gero» tituluarekin, eta zerbait moztua ta zuzendua: auxe da gure Añibarrok bizkaieratu ebana...); gaur egunean, ediziño bi dagoz salgei: bata, Zarautzen egindakoa, 1954, Euskaltzaindiaren babesean eta M. Lekuonaren ardurapean; bestea, Barcelonan, 1964, Aita Villasanteren erderazko itzulpen, oar eta argibide eder askorekin...

 

Bilaketa