Bustinza'tar Ebaista - «Kirikiño»
(Mañaria, 1866-1929)
Ikasketak Mañari, Durango, Almansa eta Madrillen egin zituan: fisiku-matematiku Jakintzetan lizentziatua zan. Sigüenzako Institutoan egon zan, Matematika-Iraskale, 1899-garren urtean Bilbora etorri arte, Azkuen deiez: aurrerantzeko urteak Bilbon emon zituzan, ilgo zan aurreko urtean bere Mañarira baztartu arte.
Bilbon lan asko egin eban euskerearen alde: 24 urtean euskera-Irakasle, Azkuen laguntzaille, izlari bikain, «Ibaizabal» aldiskariaren zuzendari ta, batez be, «Euzkadi» egunerokoan euskal atalaren arduradun: egunkari onetan egunero-egunero idatzi eban zerbait, 15 urtean (1913-1928).
Izenordeak: «Mañari», «Bloa», ta, danen ganetik, «KIRIKIÑO»...
Liburuak: 1) «Abarrak» (Bilbao, 1918); 2) «Bigarren Abarrak» (Amorebieta, 1930): or-emen argitaraturiko ipuiñak batuta. Oraintsu A. Onaindiak liburu biok eta beste lan asko batu ta liburu bakar baten eskeiñi deuskuz: «ABARRA» (Bilbao, 1966) («Abarrak, Bigarren Abarrak... eta abar»); baiña liburu onetan be ez dira sartu «Kirikiño»-ren lan guztiak.
Gizon ona, ixilla ta apala ei zan Bustintza, maitagarria benetan. Teatru-lantxu bat be itzi deusku («Anton Berakatz») eta olerki ta kanta-letra batzuk be bai; baiña bere ipuin labur, umoretsu ta errikoietan agertzen dau «Krikiño»-k bere maixutasuna: zenbat irakurle ez ete ditu euskalzaletu olango lan arin eta pozgarriekin?... «El sólo atrajo a las letras euskéricas más lectores que todos los autores de la otra dirección (purista) juntos» (S. Altube). La brevedad y la aparente intrascendencia de los cuentos de «Kirikiño», mezcla de historia y de fantasía, no deben hacer olvidar sus excepcionales dotes de narrador que le han permitido dibujar pequeñas obras maestras sobre temas serios o intencionadamente humorísticos». (Luis Michelena).