literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Manuel Larramendi

(Andoain, 1690 - Loyola, 1766)

 

        Jesus'en Lagundikoa. Filosofia ta Teologia Irakasle Salamanca'ko Universidadean; Erregiñearen autor-entzule Madrill'en... Edozein alderditik begiratuta, bai gizon andi agertzen dala A. Larramendi! Ara alderdi batzuk:

        a) Euskalzaletasunaren esnatzaille ta eragille: «Arengandik etorri da Gipuzkoa'ra literatura, ez urria ere. Larramendi'k eman zion biotz eta kemen Oyartzuar Mendiburu ospetsuari, baita beste bere anai Kardaberaz'i ere. Lardizabal, Arrue, ta abar ta abar, zer edo zeren zordun zaizkio A. Manuel'i. ¿Ta nor ez Gipuzkoa'n naiz Bizkaia'n oraintsu arte?» (ORIXE). Zor ori ao batez autortuko dabe gero bere ikasle guztiak...

        b) Euskalerria ta Euskeraren aldezko Apologista edo burrukalari sutsu ta umoretsua (zorrotza ta gordiña be bai!): ba egoan orren premiña, baiña bera urrutiegi joan zan: ortan erre eban bere bizitzarik geiena...

        c) Euskal idazlea: lanak geienak erderaz egin zituan Larramendi'k, eta erdera ederrenean egin be, gero! Baiña itxi deuskun euskera apurrak garbi erakusten deusku gure izkuntzan be maixu zala. «Mingarria da Larramendi euskeraz geiago ez idatzi izaitea... Erderaz iarduki zuena euskeraz iardukitzen alegin balu J. Etxeberri bezala, euskerak indar aundiago artuko zuen bear ba da...» (ORIXE).

        Liburuak: 1) «De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España...», 1728; 2) «El Imposible vencido. Arte de la Lengua Bascongada», 1729: euskal gramatika, benetan ona. 3) «Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín», 2 v., 1745: Iztegi andi au, euskeraren edertasunak agertzearren egin eban, batez be, eta itz asko berberak asmaturikoak dira; orregatik, mesede ta kalte biak batera egin ditu gerora badaezpadako Iztegi onek... 4) «Corografía o descripción general de la M.N. y M.L. Provincia de Guipúzcoa» (lenengoz, A. Fita'k argitaratu eban 1882'gnean.; gero, 1950'gn., Buenos Aires'ko Edit. EKIN'ek): liburu atsegin zoragarria.

        Euskerazko lanak: 1) Aita Mendiburu'ren «Jesusen Bihotzaren Devozioari» egindako Itzaurre luze ederra; 2) San Agustiñen Itzaldi bat; 3) Iztegian eta Corografia'n sartzen dituan euskerazko zatitxo batzuk...

 

Bilaketa