Pablo Fermín Irigaray - «Larreko»
(Auritze-Burguete, 1869 - Iruñe, 1949)
Mediku jauna. Gizon ona be ona, edozeiñi mesede egiteko beti gertu egoana... Euskerearen alde be ainbat lan egindakoa: «Gure Herria», «Euskal Esnalea» eta orduko euskal aldizkarietan asko idatzi eban. «Larreco»-ren izkereari buruz, ara zer diñoskun Aingeru Irigaray, bere seme euskaltzaiñak: «La prosa de Larreco... no es exactamente del Baztán, donde vivió, ni de Burguete, su pueblo de origen: más bien es una estilización literaria del Alto navarro septentrional, mezcla de baztanés y labortano, pero esclavo de las formas populares y sin dar paso a formas artificiosas...» Izan be, auxe zan Larrekok euskerearentzat nai eban jatortasuna: ez itzetan, esaeretan baiño, erri-erriak ain ugari ta gozo erabiliten dituzan esaera aberatsetan...