literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Domingo Agirre

(Ondarroa, 1864 - Zumaya, 1920)

 

        Gure idazleen artean ezagunenetarikoa. Abade on, ixil eta zintzoa: bere bizitzarik geiena Zumaia'n emon eban, mojen kapellau. Euskaltzaindikoa. Idazle txukuna, garbia. Izlaria be ez ei zan edozelangoa; olerkari lez be ezta basterrean iztekoa... Beste lantxu askoren artean, iru obra andi itxi deuskuz: 1) «AUÑEMENDIKO LOREA» (1898), bizkaieraz. Gaia: andikaldeko Euskalerria, VII-garren mendean... Oraintsu argitaratu dau, barriro, «Auñamendi» Liburutegiak.

        2) «KRESALA» (1906): bere Ondarrua'ko gatza ta bizitza itxi deuskuz, bizkaieraz, nobela eder onetan.

        3) «GAROA» (1912): gure baseritar-artzaiñen bizimodua, gipuzkeraz, euskera ugari, gozo, atsegiñean... Txomin Agirre'n gaiak eta idaz-tankera beste aldi batekoak dituzu, bear bada; baiña bere euskerea beti-betikoa. Maixurik onena!...

 

Bilaketa