Jose Manuel Etxeita eta Luzarraga
(Mundaka, 1842-1915)
Itzas-gizon onek urte asko igaro zituan Filipinas'en; Manila'ko alkate izateraiño be eldu zan... Zaletasun bi eukazan, batez be, bere biotzean: astronomia nautika eta euskerea. Filipinas'tik etxeratu zanean, euskal idazlanok egin euskuzan gizon argi onek:
1) «JOSECHO» (1909): auxe da eleberri onen aria: ijito batzuk ostutako umetxu baten gora-berak, Mundaka'ko baserri baten, kalean, itxasoan, Ameriketako lurraldeetan... azkenean bere gurasoak aurkitu arte.
2) «JAYOTERRI MAITIA» (1910): euskaldun neska-mutil batzuk Ameriketara doaz, Mexiko'ra, ta gero barriro biurtzen dira, biñan-biñan, euren jaioterri maitera, «Ardibaso» zoragarrira... Bukoliku-kutsua dau nobela onek. «Liburu biotan, atzerrietako gauza jakingarrien albistak emoten ditu... Nobela biok garbi-garbiak, edozein umek irakurteko lakoak... Berbakuntza gozo ta bizia darabil beti, iturri onekoa..., noizean bein erdalkeriaren ikutua izan arren, eta ori itzurrenari buruz soillik...» (E. Erkiaga, «Olerti», 1962, 107-123). Itz barriak (neologismuak) be, bai berak eta bai bestek sortutakoak gitxi baiña, or-emen sartzen ditu.
3) «AU, ORI TA BESTIA»: olerki-liburutxua. Artikulu asko aldizkarietan...
Irakurle asi-barrientzat, autu-autukoak dira Etxeita'ren liburuak.