literaturaren zubitegia

1.002 idazle / 4.791 idazlan
7.321 esteka / 5.832 kritika / 1.828 aipamen / 5.241 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Jose Mari Agirre, Xabier Lizardi

«Euskal Idazleen Lorategia»
Karmelo Etxenagusia

Cinsa, 1969

 

Jose Maria Agirre «Lizardi»

(Zarautz, 1896 - Tolosa, 1933)

 

        Lege-ikasketak egiña zan. Tolosan bizi izan zan, ezkondu ezkero, lantegi bateko arduradun... Euskaltzale sutsua: euskera sakon ikasten, erabilten, zabaltzen, ainbeste lan egiñiko gizona!

        OLERKARI dogu, batez be: «...ezpairik barik, euskal-olerkian bikain eta gorengoena, liriku saillean beintzat» (A. Onaindia, M.E.O., p. 883): «Izadiaren kantatzallea» izan genduan. «Euskera zar ezagungabeak dun muña atereaz, lirikarako aukerakoena dala garai adierazi digu...; euskera erpiñeraiño landu digu. Gurean orainarte ez du kiderik, nekez duke garaitzailerik», autortzen dau «Orixe»'k, Lizardi'ren adiskide kuttun biotzekoak...

        Ez olerkari bakarrik: teatroari be eskeiñi eutson obra bat: «Ezkondu ezin ziteken mutilla»...; eta itz-lauz be agertu eban bere bikaintasuna: begira zer autortzen daben gure kritikurik onenak:

        «Su prosa es también original, casi tan original como sus versos. Agil, descriptor tan certero como rápido del mundo exterior y del mundo interior, de humor intencionado y amable, está siempre lleno de sorpresas, tanto de fondo como de forma. Sólo la brevedad de su obra... le impide alcanzar el puesto eminente que consiguió en la poesía.» (L. Michelena, HLV, p. 147).

        «Si Lizardi ha alcanzado merecida fama de poeta, como prosista no está a menor altura. En ambos géneros aparece como verdadero artista de la palabra, que domina la lengua y sabe crear expresiones felices, densas de contenido, airosas y originales (L. Villasante, HLV, n. 381, p. 338).

        Lizardi'ren lanak: 1) «BIOTZ-BEGIETAN», 1932: olerkiak; 2) «Ezkondu ezin ziteken mutilla» (EGAN, VI, 1953, 29-55); 3) «ITZ-LAUZ», 1934: prosa-lanen bilduma txiki, baiña aberatsa; 4) «UMEZURTZ-OLERKIAK», 1934.

 

Bilaketa