Landart, Daniel
Gazterik asi zan euskera lantzen, ainbat aldizkaritan («GAZTE», «HERRIA», «ETXEA»...). Prosaz eta neurtitzez idatzi dau, «...Hogoi urte» liburuan ikusi geinkenez; baina teatroa lantzeak emon deutso izenik ederrena. Geienetan, gure gaurko euskal arazoak aztertzen eta astintzen ditu: «Herro eta nigar» (1964), «Mendiko bakea» (1962), «Hilak hil» (1963), «Gure haurra» (1966), «Bai ala ez» (1970), «Noiz» (1971), «Hil biziak» (1972), «Xuri, gorriak eta...» (1973).