Dechepare, Bernard
Ez noiz, ez non jaio eta il zan ez dakigu. Eyheralarreko erritxoan (Donibane Garazi ondoan) egon zan erretore.
Liburua: «Linguae Vasconum Primitiae», au da, «Eskuararen lehenbiziko liliak» (P. Lafítte). Neurtitzak: erlejinozkoak (3, luzeak), giza-martasunezkoak (10), Contrapas eta Sautrela (dantza doinuz, euskeraren goratzarre bi), itz lauzko itzaurre labur bategaz.
Etxepare-ren poesia ez da «poesia uts-soilla, edertasun billuziaren ispillu izan nai lukeana, baizik eta arrea, loia, giza-gorputz-arimen ondar zikiñak, urre izpiz nahasiak, igeri daramazkien erreka (...) Gure literaturaren lehen-gurasoak darabillen mintzaira erraza da beti, bizia, sarkorra bere laburrean, neurriaren molde gogorrak bein ere trabatzen ez duena» (L. Mitxelena).