Inchauspe, Emmanuel
Baionan eliz kargu andfak izan zituan, eta I Vaticano Kontzilioan Apezpikuaren teologo izan zan. Lan asko egin eban euskerearen alde, euskeraz (Zuberokoan eta lapurteraz) eta erderaz. Bonaparteren laguntzaile ere izan zan.
Liburuak: 1) «Dialogues basques» (Londres, 1857): P. Iturriagaren idazlan au Inchauspek jarri eban Zuberoko euskeraz, Bonaparteren aginduz; 2) «Le Verbe Basque» (Paris, 1858): Zuberoko aditzaren erak (eta beste euskalkietakoak ere bai). Lan luze sakona.
3) Axularen «Gueroko Guero»-ren Itzaurrea eta argitaratzea (Baiona, 1864): Lapurtera argi dotorez.
4) «Jesu-Kristen Imitacionia» (Baiona, 1883).
5) «Maria Birjinaren hilabethia...» (Paube, 1894).
6) «Kantika saintiak Zuberoaco euskaraz» (Baiona, 1897): ORIXEk gorengo mallan jarten dau liburu au, beronen euskera ederragaitik.