literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iparraldeko euskal idazleak»
Karmelo Etxenagusia

Labayru, 1981

 

Tartas, Ivan de

 

        Zuberotarra. Arue-n erretore izana. Zuberoko euskeraz leenengo idazlea.

        Liburuak: 1)        «Onsa hilceco bidia» (Orthez, 1666): liburuaren elburua, Tartasek berak dino zein dan: «euskeraz porogatzeko, onsa hiltzeko bidia dela, herioaz eta hiltziaz ardura orhitzia, eta salbatzeko eztela bide hoberik mundian».

        2) «Arima penitentaren occupatione devotaq» (Orthez, 1672): «orazionia, barura eta amoyna» (otoitza, baraua eta limosna).

 

        Zuberoko euskerea darabil, baina zabalago: «ene euskera eztakit aprobatiatzen denez; bai ala ez, badu orotarik zerbait, Zuberoak, Baxanabarrek eta Lapurdik eman drauko zerbait, baina ez oro; Arue-n egin dut neure pieza pobria, hanko lengajia ezpada aski eder, hanko euskerak du ogena, eta ez euskaldunak»...

 

Bilaketa