Gazteluzar, Bernard
Jesuita. Etxeberri bere erritarraren antzera, Gazteluzarek ere, bertsotan eskeini eutsezan kristau egiak bere irakurleei, euskaldunen eta, batez ere, itsas-ertzekoen bertso-zaletasuna ondo ezagutzen ebalako: «Ezen nola plazer hartzen baitute itxasoan latiñez Elizako himnoen kantatzeaz, atsegin gehiago izanen dutela himno beren eskaraz errateaz, aire berean eskaraz eman tut...»
Liburua: «Eguia Catholicac salvamendu eternalaren eguiteco necessario direnak» (Pau, 1686).
Gazteluzar, Lafitteren ustez, Axular baizen miresgarri jaku. «Eder, gogoko zaizkigu, egia esan, A. Gazteluzar'en olermen lanak. Bigun eta zaintsu, errez eta ao-gozoz dagizki lanak...» (S. Onaindia).