literaturaren zubitegia

1.068 idazle / 5.149 idazlan
7.837 esteka / 6.366 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iparraldeko euskal idazleak»
Karmelo Etxenagusia

Labayru, 1981

 

Leizarraga, Ioannes

 

        Kalbinista biurturik, gogotsu ekin eutson erlejino barria zabaltzen, Jeanne d'Albret Nafarroako (Paueko) Erreginearen aginduz eta menpean. Eliz artzain egon zan Labastidan.

        Liburuak: 1) «Iesus Christ Gure Iaunaren Testament berria» (1571); 2) «Kalendrera»: egutegi labur bat (1571), 3) «ABC edo Christinoen Instructionea» (1571). Iru liburuok itzulpen utsak dira, La Rochelle-n argitaratuak.

 

        Leizarragak euskera «batu antzeko» bat lortu gura dau: bera, izkuntzaz, baxenapartarra izan arren, Lapurdi aldekoa artzen dau oinarritzat, baina iparraldeko beste euskalkietara ere zabalik. Izkera zeatza ta aberatsa dau, latin iturritiko itzez guztiz ornidua (kulteranismoa). Euskal literaturan ez eban eragin andirik izan, ez eskolarik sortu. Euskera zaarraren ikertzaileentzat eta gaurko euskera «kulto»-zaleentzat guztiz da interesgarri.

 

Bilaketa