literaturaren zubitegia

1.102 idazle / 5.244 idazlan
7.843 esteka / 6.452 kritika / 1.828 aipamen / 5.576 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iparraldeko euskal idazleak»
Karmelo Etxenagusia

Labayru, 1981

 

Iratzeder, Xabier

 

        Jean Diharce goiko ezizen orregaz da ezagunago gure artean. Bellokeko monastegian abade. Idazle ugaria, bai prosaz, eta bai, batez ere, neurtitzez. Kantu ta goratzarre barriz, eta Salmoen itzulpenaz (bertsoetan), sekulako mesedea egin deutso gure liturgiari. Poeta mistiku bikaina. «Otoizlari» aldizkariaren zuzendari. Teatru-lan batzuk ere ba ditu...

        Liburuak: 1) «Pindar eta Lanho», Ed. Ezkila (Urt): 1920-1941 arterainoko olerkiak.

        2) «Zeru menditik», Ed. Ezkila (Urt, 1959): 1945-1946.

        3) «Argiz Argi», Ed. Ezkila (Urt, 1969), 1947-1957.

        4) «Fededunen arbasoa», Irrisko sorta, L. Zugaza Argit. (Durango, 1977).

        5) «Salmoak» (1963): Lerchundi-ren musikarekin.

 

Bilaketa