literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Iparraldeko euskal idazleak»
Karmelo Etxenagusia

Labayru, 1981

 

Etxeberri, Joannes de

 

        Miriku edo osagile, leenengo bere jaioterrian, gero Beran, Hondarrabian eta Azkoitian. Humanista ta euskaltzale andi, Axular-zale sutsu.

        Liburuak: 1) «Lau-urdiri gomendiozko carta, edo guthuna» (Baiona, 1718): Bere euskal lanak argitaratzeko laguntza eske Ustaritzeko Biltzarreari alperrik egindako eskabidea (40 orrialde). Auxe baino ez eban argitaratu, bera bizi zala.

        2) «Escuararen Hatsapenac», edo-ta, X. Kintanak naiago dauanez, «Euskararen Ethorkia»: Euskeraren alde euskeraz egindako apologia. Gazteriari euskal jakintzaren jabe egiteko dei zolia. Euskeraren batasun-bearrizana argiro ikusten dau, eta Axular jarten dau batasun orren oinarri sendotzat.

        3) «Escuarazco Hatsapenac latin ikhasteco»: Latina euskeraren bidez ikasteko euskerazko metodoa. (Azken liburu biok J. Urquijo-k argitaratu zituan, 1907. urtean; ordurarte ezezagunak ziran).

        Beste Iztegi andi bat ere egin eban, 4 izkuntzatan (euskera, gaztelania, frantsez eta latinez): Larramendik ezagutu ei eban, baina gaur galdutzat daukee.

 

        Axularren goresle au doi-doi ei dago bere maisu andiaren azpitik, P. Lafitte-ren eretxiz.

        «Benetan esan daiteke prosa atsegin eta dotore bat duela, irakurterraza eta bortitza, zirrarezkoa zati askotan, gure letren egiazko klasiko bat-tzat edukitzera bultzatzen gaituena... Zinez esan daiteke, Sarako doktor medikuarekin Axularren, Etxeberri Ziburukuaren, Materreren, Gazteluzarren eta beste lapurtarren urrezko mendea bukatzen dela, honekin gure letren sasoi distiraisu bat amaituaz» (X. Kintana).

 

Bilaketa