Lafitte, Pierre
Euskaltzain «Euskaldun berri» au (ogei urte zituala asi ei zan euskera ikasten) euskal gaietan patriarka andi dogu. Zer ez dau Lafittek ikertu, landu, argitaratu? Itzez eta lumaz, etenbageko lanari ekinez, Ustaritzeko «Semenario Ttipian» sartuta, naiz batzarrik batzar, euskeraz eta frantsesez, emen aitatu ezin beste idazlan eskeini deusku: aldizkarietan emondako lanen gainera, A. Onaindiak euskerazko 14 aitatzen deuskuz, izen eta guzti, eta erderazko 10... Euskal literatura eta euskerea bera sakon-sakonetik ezagutzen ditu. «HERRIA»-ren zuzendari izan da urte askotan.
Liburu batzuk: 1) «Eskualdunen Loretegia» (Lehen Zathia: 1645-1800. Baiona, 1931); 2) «Kantuz» (Baiona, 1939): kantategia. 3) «Grammaire Basque» (Baiona, 1944); 4) «Lexique Français-Basque» (Baiona, 1954).