Zubikarai, Augustin
Euskal idazle bizkaitarra (Ondarru, 1914). Euskal aldizkarietako kolaboratzailea, Euskerazaintza elkarteko zuzendaria (1987-91) eta Euskerazaintza aldizkariko zuzendaria da sortu zenetik (1987). Gerran sorturiko Eguna egunkariko erredaktorea izan zen. Poesia landu du (Urbasatik kantuz, 1967; Naparroako bideetan, 1968), antzerkia (Aberriagaz bizi; Itsas lapurrak eta Artea'ko itsua eta beste lan, 1987), ipuingintza eta kronika ere bai (Bizkaiko bidetan, 1984), baina nobelan nabarmendu da batez ere (Piñuetako madalenak, 1965; Anton Guzurretxe, 1979; Laiñoak Mundakan, 1980; Bizitzako urratsak, 1981). Euskaltzain urgazlea izan da eta 1993an euskaltzain ohorezkoa egin zuten.