literaturaren zubitegia

1.119 idazle / 5.344 idazlan
7.857 esteka / 6.651 kritika / 1.828 aipamen / 5.589 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Lopez Adan, Emilio
(izg. Beltza)

 

Mediku, historialari eta idazle arabarra (Gasteiz, 1946). ETAko kidea izan zen (1964-73): zuzendaritza-ardurak izan zituen eta ideologoetakoa izan zen. 1968an Hegoaldetik ihes egin behar izan zuen. ETAk V. Biltzarrean hautaturiko Biltzar Ttipiko bost kideetako bat izan zen. LAIAren sorrerako batzarrean parte hartu zuen (1973), baina ez zen alderdiko kide egin. Euskal nazionalismoaren historia sakonki aztertu du: El Nacionalismo Vasco (1876-1936), 1974; Nacionalismo vasco y clases sociales, 1976; Del Carlismo al Nacionalismo burgués, 1978, etab. Narrazioak ere egin ditu: Euskadi 1984, 1979; Bortu Gordetan Lainope, 1982; Zazpigarren alaba, 1984. Aldizkari eta egunkarietan artikulu asko argitaratu ditu, euskaraz batez ere.

 

Bilaketa