Landart Urruti, Daniel
Euskal idazle baxenabartarra (Donostiri, 1946). Antzerkigintzari lotua egon da batez ere eta Iparraldeko antzerkigintzaren sustatzailea eta berritzailea izan da (Mendiko bakea, 1962; Herro eta nigar, 1964; Gure haurra, 1966; Bai ala ez, 1970; Errenak erren, 1981). Itzulpenak (García Lorcaren Odol ezteiak, 1966; Bertolt Brecht-en Amaren armak, 1969), nobelak (Aihen ahula, 1978; Batita Handia 1994) eta kanturako moldaturiko poema eta bertsoak ere egin ditu. Euskaltzain urgazlea da.