literaturaren zubitegia

1.119 idazle / 5.344 idazlan
7.857 esteka / 6.656 kritika / 1.828 aipamen / 5.589 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Loidi Bizkarrondo, Jose Antonio

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Errenteria, 1916). Farmaziako ikasketak egin eta Irunen botikari-plaza lortu zuen (1943). Gipuzkoako Botikari Elkargo Ofizialeko lanetan kolaboratu zuen eta Gipuzkoako Cooperativa Farmacéutica elkarteko sortzaileetakoa izan zen. Farmazia eta hidrologiako ikerketa ugari egin eta Farmaziaren inguruko hitzaldi eta mintegietan parte hartu zuen. Euskal literatur eta zientzi aldizkarietako kolaboratzailea ere izan zen. Bestalde, euskaraz idatzitako lehen polizi nobelaren egilea da: Amabost egun Urgain'en (1955), euskara aberats eta ulerterrazean moldatua. Harrera ona izan zuen eta hainbat aldiz berrargitaratu da geroztik; katalanera itzulia izan zen. Euskaltzain urgazlea da.

 

Bilaketa