Lertxundi Esnal, Anjel edo Andu
Euskal idazle gipuzkoarra (Orio, 1948). Idazkera arina, errealista eta tarteka ironikoan moldaturiko liburuak idatzi ditu: Gaurko literatura, 1968; Ajea du Urturik, 1971; Gizon kabalen piurak; Tristeak konsolatzeko makina, 1973; Aise eman zenidan eskua, 1980; Hamaseigarrenean aidanez, 1982, Carla, 1990; Kapitain Frakasa, 1991; Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe, 1993; Otto Pette, 1994; Letrak kalekantoitik, 1996. Nobelaz gainera, kazetaritza, gidoigintza, nobela eta haur-literatura landu ditu, eta Hamaseigarrenean aidanez eta Kareletik filmak zuzendu ditu. Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari izendatu zuten 1993an eta Euskaltzain urgazlea da.