literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Lekuona Berasategi, Joan Mari

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Oiartzun, 1927). Gasteizen eta Erroman egin zituen ikasketak. Donostiako apaizgaitegiko eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea izan da. Poesia (Mindura gaur, 1966; Muga beroak, 1973; Mimodramak eta ikonoak, 1990) eta itzulpenak landu ditu bereziki (Ezkongai, 1968). Arazo indibidualak jorratuz egindako poesia da berea; ukitu modernistak erantsi izan dizkio bertsolaritzaren neurri tradizionalean landuriko moldeari. Ilargiaren eskolan lanean (1979), hizkuntza surrealistagoa erabili du. Bere poemagintza, urtez urte garatua eta sakondua, euskal literaturaren aldi desberdinen mugarri da. Euskaltzain osoa 1987az geroztik, Euskaltzaindiko lehendakariordea (1989-95) eta Literatura batzordeko arduraduna da. EIZIEko lehendakaria izan da (1987-90).

 

Bilaketa