literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Krutwig, Federiko

 

Hizkuntzalari, politikari eta euskal idazle bizkaitarra (Getxo, 1921). Merkataritza-ikasketak egin eta Ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen Sorbona eta Bonn-en. Literatura, hizkuntzalaritza, soziolinguistika eta politikari buruzko artikuluak idatzi ditu euskal aldizkarietan. ETAren ideologiaren historian eragin handia izan zuen Vasconia liburua argitaratu zuen 1963an; ETAren V. Biltzar Nagusian parte hartu zuen erakundearen ondorengo bilakaera estruktural eta ideologikoan garrantzi handia izan zuen txostena aurkeztuz. Euskaltzain urgazlea zela, Arantzazuko bileran eta ondorengoetan ere parte hartu zuen. Batasunaren arazoan, euskara kultur hizkuntza bilakatzeko asmoan eta garbizaletasunarekiko auzian istilu gogorrak burutu zituen; lapurtera klasikoa proposatu zuen euskara baturako oinarri bezala. Bestalde, Eliza katolikoaren politika gogor kritikatzeagatik erbesteratu beharrean aurkitu zen (1952). Euskaltzain osoa izendatu zuten 1947an eta sarrera-hitzaldia euskaraz eman zuen, gauza harrigarria garai hartan. La cuestión vasca (1965), Praktikaz (1968), Mystagintza zaharra (1982), Jakintza baitha (1982) liburuak idatzi ditu, besteak beste. Narrazio-saio berezia egin du sail luze batean, Garaldea (1978) eta Ekhaitza (1980) lanak barne. Euskal Herriko helenista nagusia da.

 

Bilaketa