Arbelbide, Jean Pierre
Idazle eta erlijioso baxenabartarra (Zaro, 1841-1908). Iruñeko katedraleko kalonje izan zen (1888). Bokazionea edo Jainkoaren Deia (1887); Erlisionea. Eskual Herriaren dohazkon egiarik beharrenak. Heren Ordreko chehetasunekin eta Meza-bezperen othoitzekin (1890) eta Heren Ordrea eta Igandea edo Jaunaren Eguna (1895) argitaratu zituen. Hiztegi-aberatsa, garbizaletasuna, euskararekiko ardura eta euskal autore klasikoen ezagutza azaldu zituen bere lanetan.