Kintana, Xabier
Euskal idazle bizkaitarra (Bilbo, 1946). Hizkuntzalari, poliglota, euskal kulturaren hainbat alor jorratu ditu; kazetari, kritikari, ikertzaile, itzultzaile eta irakaslea izan da. Liburu asko idatzi ditu: Beste izakia; ... eta jentilen espiritua datorke (1968); Linguistika orain arte (1970); Batasunaren kutxa (1970); Ukronia (1971); Behin batean (1972), Obier Belzuntzeko (1976) etab. Halaber, garrantzi eta eragin handia izan duen Euskal Hiztegi Modernoa (1977) eta Sukalde eta ostalaritzarako Hiztegia (1984) hiztegiak, irakurgaiak, testuliburuak eta euskara irakasteko metodoak prestatu ditu, eta Kafka, Marx, Engels, Lenin, Defoe eta Benjamin Tuterakoaren obrak euskaratu ditu. Euskaltzain osoa da 1993az geroztik.