Maister, Martin
Euskal idazle zuberotarra (XVIII. m.). Ligiko erretorea izan zen. Tomas Kempiskoaren Jesu-Kristen Imitacionia obra aszetikoa zubererara itzuli zuen lehena izan zen (Paue, 1757). Hitzaurrea latinez eta euskaraz egin zuen; garaiko erlijiosoek erabilitako latina eta Tartasen euskara baino hobea erabili zituen.