Xurio, Michel
Euskal idazle lapurtarra (Azkaine, ? - Donibane-Lohizune, 1718). Donibane-Lohizuneko erretorea izan zen (1702-18). Beste itzulpenen artean Tomas Kempiskoaren Jesu-Christoren Imitacionea euskaratu zuen lapurtera garbi eta errazean eta Bordelen argitaratu zen 1720an.