Olaetxea, Bartolome
Euskal idazle eta apaiz bizkaitarra, Arteagan jaioa (XVIII. m.). Laukiz, Mungia, eta Bilboko Ospitale Sainduko kaperaua izan zen. Cristinauben doctrina idatzi zuen; liburu honen data ez da ziur ezagutzen (1763 batzuen ustez, 1775 Villasanteren ustez). Larramendiren aurreko giroko literatura erlijiosoko obren artean aipagarriena da; doktrinaz gain, otoitzak, eguneroko ariketak etab. agertzen dira; bizkaiera herrikoian moldaturik dago, tarteka erdal hitzak daudela.