Kalzada, Julen
Euskaltzale bizkaitarra (Busturia, 1935). Apaiztu eta Iurretan apaiz lagunkidea izan zen. Erregimen frankistaren aurkako 1969ko gose-greban parte hartu zuen; atxilotu eta hamabi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Burgosko prozesuan (1970) beste hamabi urteko zigorra gehitu zioten, ETAren laguntzaile izatea leporatuta. 1976ko amnistiari esker irten zen kartzelatik. Helduen alfabetatze-lanean jardun zuen geroztik eta AEKko lehendakaria izan zen. Artikulu ugari eta Herriak eta gizonak liburua argitaratu ditu (1979).