Izagirre Urreaga, Koldo
Euskal idazle gipuzkoarra (Pasaia, 1953). Poesiak (Itsaso ahantzia, 1976; Oinaze zaharrera, 1977; Guardasola ahantzia, 1978; Balizko erroten erresuma, 1988), kontakizun eta nobelak (Zergatik bai, 1976; Gauzetan, 1979; Euzkadi merezi zuten, 1984; Ez duk erraza, konpai, 1995) eta bestelakoak idatzi ditu (Euskal Lokuzioak, 1981). Itzulpenak ere egin ditu (V. Maiakovski-ren Poemak, 1993). Zine-alorrean ere lan egin du; 1991n Off-eko maitasuna luzemetrajea zuzendu zuen.