literaturaren zubitegia

986 idazle / 4.706 idazlan
7.243 esteka / 5.766 kritika / 1.828 aipamen / 5.238 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Joanes Etxeberri, Etxeberri Ziburukoa

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Etxeberri, Joannes (Ziburukoa)

 

Euskal idazle lapurtarra (Ziburu, ~1580 - ?). Teologian doktorea eta Sarako Eskolako kide garrantzitsua izan zen; zenbaiten ustez idazle-talde lapurtar honen gidari ere izan zen. Manual Devocionezcoa (1627) debozioko eskuliburua, Noelac eta berce canta espiritual berriac Jesucristoren biciaren misterio principalen gainean eta sainduen ohoretan beste bururetacotz (1630) gabon-kanten bilduma, Jesusen jaiotza eta bizitzari buruzko zenbait olerkiz osatua eta Eliçara erabiltçeco liburua (1636) idatzi zituen. Idazkera aberatsa zuen, esamolde ugariz hornitua zenbait pasartetan. Bere garaikideek humanista handitzat zuten. XVII. m.ko euskal idazle garrantzitsua izan zen, poeta bikaintzat hartu ezin bada ere.

 

Bilaketa