Materre, Esteve
Idazle euskaldun berria, jatorriz frantsesa (XVII-XVIII. m.). Sarako eskolako kideekin harreman estuak izan zituen, Axularren laguna izan baitzen. La Réole-ko komentu frantziskotarreko atezaina (1617) eta Frantziako Tolosako komentuko fraidea izan zen (1623). Lehen obra euskal marinelei eskaini zien (1616); ondoren Bouqueta Lore Divinoena bereciac eta Duronea apeçac Aita Materren liburuari emendatuac (1617); L'horloge spirituelle eta Dotrina Christiana idatzi zituen (1704).