Fagoaga Ariztia, Blas
Euskal idazle nafarra (Erratzu, 1897 - Iruñea, 1966). Iruñean apaiztu eta apaizgaitegiko irakaslea zenean, Nafarroako Foru Aldundiko euskarazko katedra lortu zuen. Olerkiak idatzi zituen euskaraz zein gaztelaniaz. Euskal hiztegigintzan ere lan aipagarri bat egin zuen: Azkue'ren iztegi berritu eta osoturako, Joakin Lizarraga Elkanoko Apaizaren liburu argitara gabekoetatik ateratako itz saila liburua (1959). Euskaltzain urgazlea izan zen.